XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oiartzun`dik Lurdes`era Oiartzun`dik atera giñen eun pertsona, don Jose Albisu bikario jauna arduradun genduela.

Udara izan arren, ez gendun bero geiegirik izandu.

Denborale goibela ta laiñoa.

Goizean zortzietan atera ta amaiketatik azkar iritxi giñen Lurdes`era.

Iritxi ta azkar meza eman zuen bikario jaunak.

Ta ondoren Galbarioak, ain mendi politean otoitz sentikorrak egiñez.

Galbarioak bukatutakoan, Ama Birjiñaren ingurura bildu giñan.

Beure oñetako arriari muñ emanik, errosarioa errazatu.

Ta ondoren ura ederra ta preskoa edan genduen.

Askok etxera ekarri ere bai.

Gero, jiratxo bat eman genduen, bazuak alderdi batera ta besteak bestera.

Eliza berria ere ikusi genduen.

Ibilli-aldi ori egin ondoren, bazkarilegea egitera, Le Lac izeneko lago edo putzu ertzera.

An dago jantoki apain ta ederra.

Jira guztian mendiak dauzka.

Orren goian izanik, ez dauka urak iñora joaterik.

Itsasoa dirudiena da.

Arraiñak ere badira. Ikusgarria benetan.

Ori dena ikustea izango litzake gauza ederra.

Bañan orretarako, beste eginkizunik gabe joan bear da.

Ondoren, bera jetxitakoan, joan giñen Bernardette mundura sortu zen etzera.

Oneri azaldu omen zitzaion Lurdes`ko Ama Birjiña.

Etxe ttiki pobrea, bañan santutasunez aberatsa.

Beure aita errotaria izana.

An daude errota ta errotan erabiltzen diren tresnak.

Ta Bernardetteren logela, bere oia eta guzi; sukalde ta beure pameliko lo-gelak eta abar.

Guztiak ondo zainduak daude.

Bernardetteren aita atxilotu omen zuten, surtarako egurra menditik ekarri zuelako.

Burgatorioa edo garbi-lekua emen izango zuten aiek, ta beste mundura etzuten akats aundirik eramango.

Orain zerutik laguntzen ariko zaizkigu.

Arratsaldeko lauretan, prozesio edo puntzioa asi zen.

Munduaren alderdi geienetako jendea bildu zen antxe.

Lendabizi, ikusten asi giñanean, etzitzaigun iruditzen ainbestekoa izango zenik.

Bañan begiak bustitzen asi ziren, ta biotza urtutzeko moduan.

Ango ezin ibilliak, karro gaiñetan zijoazenak, elbarri ta ikusten etzutenak, dena bestek egin bearrekoak, Ama Birjiñari eska ta eska, mirariren bat egingo ote zuen.

Onetaz pentsa genezake guk, ondo egon da alare geiago nai degula; ez gerala iñoiz osatzen.

Santutasuna nai badegu, gutxirekin saiatu bear degula.

Ori ikusia dago.

Bestela, Ama Birjiñak ez digu miraririk egingo.

Zori oneko jira izan zen egin genduena.

Eskerrik asko antolatzailleai ta berriz arte!.

Lurdes`ko ibillerak / ez dira kalteko, an ikusiko dezu gero esateko.

Badago eginkizuna eta ikusteko, Ama antxe daukagu mirari egiteko, biotzak eskatzen du berriz joateko.

Maitasuna diogu Lurdes`ko Amari, gogoan artutzeko izan da egun ori.

Bera izan genduen guztien gidari, eskerrak emanikan biotzen berari, lagundu digulako juan giñen danari.